You’ve got great taste.
Sign in to follow your favorite artists, save events, & more.
Sign In

ENE KANTAK
Ene Kantak Bisonte mastodontearen bila
Manuel Lekuona Kultur Etxea
Geltoki Kalea
Mar 15, 2025
5:00 PM GMT+1
I Was There
Leave a Review

About this concert
“BISONTE MASTODONTEAREN BILA”
Bisonte-mastodontearen bila euskarazko haur antzezlan bat da, Nerea Urbizuk idatzi duen eta izen berbera duen liburuan oinarri duena. Bertan gure musikak eta folkloreak garrantzi handia dute. Ene Kantak musika eta antzerki taldeak obra honekin haurren eta eurekin doazenen gozamena lortuko dute.
Eszenografia ikusgarri batek eta ikus-entzunezko formatuak bat egingo dute, Aralar mendilerroan kokaturik dagoen Historiaurreko paisaia bat irudikatuz.
Kobazulo handi bat eta su eder bat agertokian, gehi ilustrazio animatuen hondoak erakutsiko dituen pantalla bat: honekin koreografiak indartuko dira batzuetan eta beste batzuetan istorioan gertatzen direnen gehigarri bezala balioko du. Esaterako, zeru izartsu bat, edo ekaitz kolosal bat.
Panpina handiak, txikienen arreta ezinbestean bereganatzen dutenak, aktoreekin eta dantzariekin batera. Oholtza gainean bi abeslari eta lehen gizaki itxura izango duten 3 aktore izango ditugu: 4 dantzari, 4 erraldoi, 4 kiliki eta beste 3 panpina berri ere egongo dira. Azken hauek Ene Kantaken beraien pertsonaia aski ezagunak dira, baina Historiaurrekoak bailiran: Astonauta eta Satorjator, eta berria izango den Bisonte-mastodontea, espreski emanaldi honetarako sortutakoa.
SINOPSIA
Suaren inguruan lo egin ondoren jaiki dira: taldea prest dago ehizera joateko. Oraingoan bai, oraingoan harrapatuko dute bisontea.
Isiltasuna nagusi, taldean doaz. Denak erne, bisonteari so. Prest daude, geziak bizkarretik hartu… o, ez, Axeri!!
Aire, Asto, Sator, Oki eta Axeri ez dakit gai izango ote diren bisontea harrapatzeko. Izan ere, Lehen Gizakien garaian arriskuak handiak ziren.
Harrapatuko ote dute Bisonte-mastodontea? Ala Bisonte-mastodonteak harrapatuko ditu bost lagunak?
Show More
Find a place to stay
Upcoming concerts from similar artists
Easily follow your favorite artists by syncing your music
Sync Music

Share Event
ENE KANTAK Biography
Haurrentzako musika eta dantza euskaraz.
Canciones Infantiles en Euskera.
Cançons per nens a Euskera.
Kid's Songs in Basque.
👉 linktr.ee/enekantak 🎯
Read MoreCanciones Infantiles en Euskera.
Cançons per nens a Euskera.
Kid's Songs in Basque.
👉 linktr.ee/enekantak 🎯
Follow artist